Heladeria en Bilbao - Nossi-Bé
Egitea
Nossi – Bé izozki-dendak kalitate bikaineko izozkiak proposatzen ditu, bere izozkigile maisu-maistren jakinduriaren erakusle direnak. Eskuz egindako kalitate bikaineko produktuak izatea da giltza, beraz produktuak paregabeak eta guztiz naturalak dira.

Maistra artisauak izozkiak banan-banan egiten ditu eta bere familian belaunaldiz belaunaldi igarotako errezetetan oinarritzen da. Lana urte guztian eta etenik gabe egiten da propietate organoleptiko paregabeak lortzeko.

150 zapore baino gehiagoko izozkiak eskaintzen dira, ohikoenetatik berritzaileenetara, besteak beste, gazta-oholak, ardo karta eta euskal sukaldaritza tradizionaleko plater ezagunak.
Baina aukera handi horrek bezero guztiak kontuan hartzen ditu eta, horregatik, dieta zaindu behar duten horientzako izozkiak ere eskaintzen ditu. Honelako izozkiak daude:

- azukrerik gabekoak
- arrautzarik gabekoak
- kolesterolik gabekoak
- laktosarik gabekoak, sojazko edo arrozezko esne ekologikoarekin eginak.
- indartzen eta osasuna hobetzen laguntzen dutenak. Antioxidatzailetan eta zuntzetan aberatsak dira, alga espirulinarekin eta beste belar digestibo mota batzuekin eginak.

Arrazoi horiek guztiak direla-eta, produktu paregabe honek mende bat baino gehiago darama gustu guztiak gozarazten eta eskari guztiak asetzen, eta ez du inoiz huts egin.
Heladeria en Bilbao - Nossi-BéHeladeria en Bilbao - Nossi-BéHeladeria en Bilbao - Nossi-BéHeladeria en Bilbao - Nossi-Bé

Nossi-be , C/ Navarra 1 - C/Arenal 1 -

944 233 489

Diseño tienda online bilbao

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continua navegando esta dando su consentimiento para la aceptacion de las mencionadas cookies y la aceptacion de nuestra politica de cookies pinche el enlace para mayor informacion.